Enrique Areilza Arregui Bilbon jaio zen
1860. urtean eta 1926. urtean hil zen.
Medikuntzako ikasketak Valladoliden
egin zituen eta doktoretza Madrilen.
Ospetsua bihurtu zen lan-istripuak
zituzten meatzariei laguntzeagaitik.
Meatzariek: Mina batean lan egiten duten gizonak dira.
22 urte zituela,
Trianoko meatzarien ospitaletan
lehen zuzendari postua lortu zuen.
Lan istripuz zauritutako meatzariek
ospitaleko gelak betetzen zituzten.
Batez ere,
pelbiseko eta buru-hezurreko apurketak zeukaten.
Buru-hezurreko zauriak egin zituen
lehen zirujauetako bat izan zen,
ospe zientifiko handia lortuz.

Urtero joaten zen Europatik,
bere ospitalaren fama ona helarazteko eta
teknika berriak aztertzeko.
Parisen egin zituen ikasketak
oso garrantzitsuak izan ziren
bere prestakuntzarako.
Bere taldearen buru zela,
langileen heriotza-tasa murriztea lortu zuen,
eta elikadura-baldintzak
eta higiene-baldintzak ere hobetu zituen.
1885ean, Bizkaian
kolera epidemiaren aurkako kanpaina antolatu zuen,
meatzarien artean.
Kolera oso gaixotasun infekziosoa da,
elikagaiak edo ur kutsatua hartzeagatik.
Epidemia: Gaixotasun baten denbora luzean zehar igarotzen duenean eta pertsona askok jasatzen dutenean.
Garai hartan kolerak meatzari asko hiltzen zituen.
Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako buru izendatu zuten.
1900. urtean Sanatorio Bilbaino izeneko
klinika inauguratu zuen.
Diputaziotik tuberkulosiaren aurka
borrokatzeko haurrentzako ospital bat
eraikitzeko proiektu baten onarpena lortu zuen.
Tuberkulosiaren: Hezurretan dagoen gaixotasun bat da.
Medikuen batzorde baten buru zela,
Europako zentrorik garrantzitsuenak bisitatu zituen.
Ospital berri hau Gorlizen
kokatzea erabaki zuten.
Gorlizko Itsas Sendategi, 1919ko ekainean
inauguratu zuten.
Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren
lehen Batzarreko buru izan zen.
Gripearen epidemiak
herritarrengan izan zituen ondorioei buruzko
ikerketa bat egin zuen.
Urte berean,
Basurtuko Ospitale Zibilaren zuzendaria izan zen.
Azterketa-bidaia egin zuen kontinentean,
teknikarik aurreratuenak jasotzeko.
Horrela, 1926an desgaitasuna duten
pertsonentzako eskola egin zuen.

Bilbon hil zen, gaixotasun baten ondorioz,
1926ko ekainaren 14an.
Artikulu nekrologiko askok idazten zituzten
haren ospea eta errespetua zabaltzeko.
Nekrologika: Heriotzka baten iragarkia da.
Urte berean,
bere oroimenaren omenezko monumentu bat eraiki zuten
Gorlizko ospitalearen aurrean.
Bilboko kale nagusi batek bere izena du.