José Santos Bilbao y Lopategui
Gorlizko Gandia auzoan jaio zen,
Torrena etxean,
1848ko azaroaren 1ean.
Andra Maria Sortzez Garbiaren parrokian
bataiatua izan zen.

Valladolideko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen.
1869 urtean Obretako Maisu titulua lortu zuen.
Hurrengo irakasgaietan ona zen:
- Topografia
- Mekanika
- Eraikuntza
Topografia: Lurraren formak ikasten duen zientzia da.
Pastora Maruri Goya ezkondu zen,
eta hiru alaba eta bi seme izan zituen.
Torrecillako markesaren
eta Medinacelliko dukearen administratzailea izan zen.
Bizkaiko hainbat udalerritan egin zituen obrak
- Mungia
- Bakio
- Algorta
- Armintza
Bilboko eraikin asko obretan parte hartu zituen.
Adibide batzuk,
- Guridi eraikin, Poza Lizentziatuaren kalean.
- Plentzian, pasealekuen betelana nabarmentzen da.
- Gorlizen, argiteria elektrikoaren ekartze lanak.
Plentziako udal-arkitektoa izan zen,
eta Gorlizko Udaleko zinegotzia.
Ondoren, Gorlizko alkate izan zen
1906 urtetatik 1913ra arte.
Zinegotzia: Udaletxean lan egiten duen pertsona da. Alkatearen talde lanean sartuta dago.
Bere alkatetzan Malika Alde hilerri
izenekoa eraiki zen.
Egitura hobetzen eta handitzen joan zen.
Adibidez: teilatua, hilarriak.
Hiltegian ere hobetu zuten:
- Estolderia
- Taberne Sarra, gaur egun osasun zentroa dena.
- Gazteluondotik "Krutzetara" doan errepidea
bi zati konpondu.
- Elexaldeko etxe berriak zenbakitu ziren.
Estolda: Gaztelaniaz "alcantarilla" deitzen da.
Herritar oso aktiboa izan zen udalerriko hainbat gaietan.
Adibidez, ardoa tabernetatik banatu.
Udalari dirua donatu zion
eta Gorlizko Udalbatzak publikoki eskertu zion.
1922an hil zen.

Los maestros de obras en la construcción de la ciudad, izeneko liburuak,
Bilbon eta Bizkaian egindako lanen zerrenda erakusten du.
Hilerrian kapera duen panteoia azpimarratzen da.
