Skip to main content
5

Itsasargia

Ikusi mapan

Gorlizeko itsasargia Billao lurmuturraren 

gainaldean dago, Gorliz udalerriko kostaldean.

 

El Faro de Gorliz

 

Itsasargitik, itsaslabarrak eta itsasoa 

ikus daitezke bertatik.

Itsaslabarra: Lur harritsu baten talka apurtzen duten olatuak da itsaslabarra.

 

1990ean eraiki zen, 

eta gaur egun Gorlizko leku 

garrantzitsuenetako bat da. 

 

Bere argiari esker, 

itsasontzi asko ez dira hondartu 

gauez edo eguraldi txarraren ondorioz.

Hondartu: Itsasontzi bat itsasoan murgiltzen denean.

 

Euskadiko itsasargi altuena da. 

Itsas mailatik 165 m-ra dago. 

 

Gorputza hormigoizko 2 dorre zurik osatzen dute, 

21 metroko altuera dutenak. 

 

Kolore zuriak kostaldeko euskal herrietako 

eraikin tradizionalak gogorarazten ditu.

 

Dorrearen gainean, 

beirazko linterna bat dago. 

Linterna horrek itxura modernoa dauka.

 

Gorlizeko faroa

kokatuta dagoen lurmuturraren izena dauka. 

Kasu honetan, bazegoen Villano lurmutur bat, 

Galizian.

Lurmuturra: Puntan amaitzen duen lur zati bat da. Lurmuturra beti itsasora begira amaitzen da.

 

Hori dela eta,

ezin zen izen bereko beste itsasargi bat egon 

eta horregatik, 

itsasargi honek herriaren izena darama, 

Gorliz.

Horrek fama eman dio Gorlizi, 

udalerriaren izena itsasargien mapan kokatzen baitu.

2007an Correo egunkariak edizio berezi bat atera zuen, 

Gorlizko Itsasargaren zigilu batzuekin .

 

Itsasargiak itsasora bista argia eta zabala ditu.

 

Francoren garaian,

bunkerrak eta tiro-postuak eraiki zituzten 

kostaldea defendatzeko.

Gaur egun,

farotik oso gertu, 

galeriak eta kanoi bat daude oraindik.

 

bunkers y puestos de tiro
Itzuli aurkibidera