Larraganena baserriko lorategian (Gorliz) aurkitutako disko-formako hilarria, eta 2009tik Arkeologi Museoan (Bilbo) ikus daiteke. Duela 2000 urte baino gehiago landu zuten, hareharria erabiliz, bi aurpegietatik gai astralaz apainduta dagoelarik. Zirkulu nagusi batez osatuta, eraztun zentrokide lauz inguratuta dagoelarik, behe-erliebean triangeluz betetako zirkulu bat izan ezik.
Badirudi obra amaitu gabe geratu zela, triangeluetako batzuk ez baitziren erabat jaitsi.
Pieza hau oroitzapenezko monumentu batekin identifikatzen da, hain zuzen ere, errausteko hilobi bat seinaleztatzeko. Nekropoli hau kastro bati lotuta egongo zen, baina oraindik bere kokapena ezezaguna da.