Skip to main content
7

Sertutxena

Ikusi mapan

1861eko apirilaren 16an jaio zen Gorlizen, 

Aita, Gorlizko Juan Clemente de Artaza y Landeta jauna, 

notarioa zen eta 

ama, Juliana de Libarona Arostegi, Getxokoa,

“Iturritxi” jauregian bizi ziren. 

 

Eloisa 9. alaba izan zen.

Eloisa inguru erlijioso eta dirudun batean hazi zen.

 

Egun batean, Candido M 'Gerardo Gurbista 

y Lecusais ezagutu zuen, 

mungiarra.

Gorlizera mediku bezala iritsi zen. 

Sortzez Garbiaren elizan ezkondu ziren.

 

Eloisa 18 urte zeukan eta Gerardo 28 urte.

Senarrak eta  emazteak ez zuten seme alabik izan.

Sertutxena izeneko etxe batean bizi ziren. 

Urte batzuk geroago,

Sertutxena etxea, Teresiano ikastetxe bihurtu zen.

 

Sertutxena

 

Etxea oso handia zen

Etxeak hainbat ganbera zituen:

  • liburutegia
  • bulegoa
  • kapera bat, mesa egiteko
  • lorategi

 

Ganbera: Etxe batean dauden espazio ezberdinak. Adibidez:logelak.

Lorategian, landare eta animalia exotikoak zituzten:  

  • Loro bat
  • Tximu bat
  • Indioilar bat

 

Gerardok gaixoei bisita egiten zien, 

zaldi gainean eta txakurrarekin. 

 

1908ko maiatzaren 13an 

Gerardo hil zen 56 urte zituela,

eta Eloisa alargun geratu zen,47 urte zituela. 

Eloisaren bizitza etxetik elizara murriztu zen. 

 

1931ko urtarrilaren 25ean Bilbon hil zen, 

70 urte zituela, 

minbizia baten ondorioz. 

Eloizaren gorputza Gorlizera itzuli zen,

eta familiaren panteoian dago.

 

Hilerrian nabarmentzen da bere panteoia, 

kapera duen bakarra delako.

 

Gorlizen kultur etxe bat eraikitzeko, dirua utzi zuen. 

Gaur egun, 

Sertutxena eraikina udalaren zentro soziokulturala da, 

eta haren ondoan bere izena daraman kale bat dago.

 

Sertutxena

 

(Resumen del texto de L. Igartua publicado en “Gorliz 97”)

 

 

 

Itzuli aurkibidera