
Irisgarritasunak bidaiaren zati guztietan
funtzionatu behar du.
Honako hau berrikusi behar duzu:
● Bezeroak informazioa bilatzen
eta erreserba egiten duenetik.
● Helmugara iristen denetik.
● Egonaldiaz gozatzen duen arte.
● Etxera itzuli arte.
Huts bakar batek
turistaren esperientzia osoa honda dezake.
Huts horiek izan daitezke:
● Pausoa eragozten duen eskailera bat.
● Ulertzen ez den azalpen bat.
● Betetzeko oso zaila den dokumentu
edo izapide bat.
Garrantzitsua da zuk
eta zure taldeak ziurtatzea
ez dagoela:
● segurtasunarekin,
● orientazioarekin
● edo komunikazioarekin lotutako akatsik.