
Irisgarritasun-legeak betetzea
derrigorrezkoa da
eta aukera ona da zure negozioarentzat.
Irisgarritasunak pertsona askori
laguntzen die:
● Adimen-desgaitasuna duten pertsonei.
● Haur txikiak dituzten familiei.
● Adineko pertsonei.
● Hizkuntza ondo hitz egiten ez duten turistei.
Irisgarritasunak zure zerbitzuaren kalitatea
hobetzen du, izan ere:
● Bezeroak gehiago fidatzen dira
eta gehiagotan itzultzen dira.
● Arazo eta kexa gutxiago dituzu.
Egin pertsonei segurtasuna eta askatasuna
emango dieten aldaketak.
Zure negozioa irisgarria bada,
hobea izango da pertsona guztientzat.