Agirre Andra Mari baseliza Gorlizen dago,
Agirre Arantza Gurmendi auzoaren goialdean.
Udalerriko eraikin zaharrenetako bat da.
Jatorrizko ermita 11. mendean eraiki zen.
Andra Marí baseliza leku altu batean
kokatuta zegoenez,
itsasargia izan zen itsasontzientzat.
Baseliza inguruaren zelaietan su handi bat
pizten zen eta horrela itsasontziak
konturatu egiten ziren
eremu horretan lurra zegoela.

Urte asko geroago,
gaur egun dagoen itsasargia eraiki zuten.
Itsasgizonek opariak eramaten zituzten ermitara,
Ama Birjinari itsasotik berri onak ekarri izana eskertzeko.
Hainbat idazkitan, dokumentu zaharretan,
Bizkaiko ermitarik zaharrenetako bat bezala agertzen da
Zenbat udalerritan ere eleiza izan zen:
- Gorliz
- Plentzia
- Gatika eta
- Laukizkoa
udalerri hauek eliza propioak izan arte.

Gaur egungo ermita, birmoldaketaren emaitza da.
Hormak ageriko harrizkoa eginda daude
eta teilatua, bi teilatu inklinatuak osatzen dute.
Birmoldaketa: Eliza izan dituen aldaketak edo konponketak.


Urtero, abuztuaren 5aren inguruan
bertoko zelaietan Andra Mariko jaiak ospatzen dira.
Abuztuaren 5ean herriko jai eguna ospatzen da Gorlizen.