Gorlizko udaletxea Elexalde auzoan dago,
Gorlizko hirigunean.
Elizako plazan, beste leku garrantzitsuak daude:
- Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza
- frontoia
Gaur egungo Udaletxea,
eraikin bezala 1988ko urtean inauguratu zen, udaletxe bezala.
Lehenago, eraikinak eskola publikoa izan zen.
Eraikinaren aurrealdeko fatxadan,
niños eta niñas izena zuten ateetako goiko horman,
sartzeko diren bi atek desberdinak daude.

Horietako batetik liburutegi publikora sartzen zen.
Udaletxearen eta Sortzez Garbiaren elizaren arteko espazioan,
Goi Erdi Aroko aztarna arkeologikoak aurkitu ziren.
Aztarna horiek ondare garrantzi historiko handiak dauzkate.
Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa
arkeologiko bat egin zuen.
Ikerketa honi esker,
mende askotan, leku horretan jendea bizi zela
aurkitu zuten.

Plazan bertan, aurkikuntza arkeologikoaren
azalpen taula bat dago.