Duela milioi urte asko,
big bang sortu zen.
Big bang da astronomoek* azaltzen duten
nola hasi zen unibertsoa.
Unibertsoko eskualde txiki bat
oso azkar zabaltzen hasi zen,
oraindik ezagutzen ez den arrazoiren batengatik.
Ikusten dugun guztia eta ikusten ez duguna,
eskualde txiki-txiki horretatik dator.
Hasieran, unibertsoan bertako gauza guztiek
elkarren kontra talka egiten zuten etengabe,
abiadura handian.
Unibertsoa zabaldu eta hoztu ahala,
molekulak gasezko hodei handietan pilatzen hasi ziren.
Glosa: sustantzia baten zati oso oso txikia da.
Hodei handi horietan sortu ziren lehenengo izarrak
eta galaxia* izenez ezagutzen ditugunak.
Izar gehiago sortu ahala,
galaxia izenez ezagutzen diren egiturak agertu ziren.
Gaur egun badakigu
galaxiak taldekak osatuz ere biltzen direla.
Taldekak hauek kumuluak deitzen dira.
Taldeka horiek sortzen dituzte:
· super kumuluak,
· harizpiak : filamentoak dira
Glosa: hari forma daukana.
· eta harresiak.
Amaraun kosmiko moduko batean,
unibertsoko egiturarik handienean.
Glosa: armiamaren sare antzeko forma da.
Unibertsoko neurriak
eta distantziak oso handiak dira,
zaila da kilometrotan ulertzea.
Horregatik, astronomoek bi unitate berri sortu zituzten:
· Astronomia Unitatea (AU),
Lurraren eta Eguzkiaren arteko batez besteko distantzia
irudikatzen duena.
150 milioi kilometroren baliokidea dena.
· Argi-urtea: distantzia handiagoetarako erabiltzen da,
Argiak urtebetean egiten duen
distantzia adierazten duena:
10 bilioi kilometro, gutxi gorabehera.
Ideia bat ulertzeko,
gure galaxiaren diametroa
200 mila argi-urtekoa dela kalkulatzen da,
eta eguzkitik hurbilen dagoen izarra,
Proxima Centauri izenekoa da,
4 argi-urteko distantziara dago.
Gure planetan dagoen guztia,
hidrogenoa eta helioa izan ezik,
izar baten barruan sortu zen.
Lurra,
Esne Bidea izeneko galaxia batekoa da.
Eta orain,
gurea bezalako eguzki-sistema bat
nola sortu zen jakin nahi baduzu,
zoaz aretoaren erdian dagoen mahaira.