Skip to main content

4. Bidaia eguzki-sistemanbarrena

Eguzki-sistema zortzi planetak osatzen dute.

Eguzkitik hurbilen dauden lau planetak

txikiak eta harritsuak dira.

Urrutien daudenak,

berriz, gas-bola handiak dira.

 

Mahai gainean aurkituko duzu

eguzki-sistemako elementu nagusien eskalako errepresentazioa.

 

Horiek ukitzera eta beren tamaina

konparatzera gonbidatzen zaitugu.

 

Planetak ezagutzeko,

eguzkitik hurbilen dauden planetekin

azaltzen hasiko gara

 

Merkurio

Merkurio Ilargia baino planeta pixka bat handiagoa da

ez du ia atmosferarik.

Merkurion egunak oso luzeak dira

Urteak, ordea,  oso laburrak.

Merkurion 3 egun Lurreko 2 urte adina dira.

 

Artizarra

Artizarrak Lurraren antzeko tamaina du,

baina bere atmosfera hain trinkoa denez

eta karbono dioxidoan hain aberatsa denez,

berotegi efektu ikaragarria eragiten du.

 

Artizarra eguzki sistemako planetarik beroena da.

 

Lurra

Lurra planeta harritsuetan handiena da

eta geologikoki* aktibo dago.

Etengabe eraldatzen jarraitzen du.

15 graduko batez besteko tenperatura du.

Horri esker, ur likidoa dago gainazalean.

 

Atmosfera eta ozono-geruza ditu.

Lurra izpi ultramore etatik

Glosa: izpi mota bat da.

eta gamma izpietatik babesten dutena.

Glosa: izpi mota bat da.

 

Marte

Marte da planetarik bisitatuena eta esploratuena.

Lurratik hurbiltasunagatik 

eta Lurrarekin dituen antzekotasunengatik.

 

Garai batean,

atmosfera trinkoa eta hainbat ozeanoz estalitako gainazala

izan zezakeela uste da.

Glosa: gogorra dela.

Bere kolore gorri nahastezina

gainazaleko burdina oxidatutik datorkio.

 

Asteroide-gerrikoa

Marte eta Jupiterren orbiten artean,

harriz eta metalez osatutako

milaka gorputz txiki edo asteroide daude.

 

Asteroide-gerrikoa izenez ezagutzen da multzoa.

Eguzki-sistema eratzeko prozesuaren hondarrak dira.

 

Gerriko barruko objekturik masiboenetako bat

Glosa: handiena dena.

Zeres planeta nanoa da.

Glosa: oso txikia den planeta.

 

 

Jupiter

Eguzki-sistemako planetarik handiena da Jupiter.

Gas-bola erraldoia da.

Bere ezaugarri deigarrienak:

·       orban gorri handia 

Glosa: beste kolore bateko zonaldea da.

·       antizikloi erraldoia

·       bizitza oso luzekoa.

 

Jupiterrek 95 satelite ditu.

Ilargi galilearrak dira ezagunenak:

·       Ío

·       Europa

·       Kalisto

·       Ganimedes: eguzki-sistemako ilargirik handiena da. 

 

Saturno

Saturno Jupiterren antzekoa da

tamainari, konposizioari

eta haize indartsuei dagokienez,

baina bere eraztun ospetsuengatik da ezaguna.

Eraztun horiek izotzez,

hautsez eta harri izoztu txikiz osatutako disko meheak dira.

 

Saturnok 140 ilargi baino gehiago ditu.

Ilargi horietan handiena Titan da,

Saturno Merkurio baino zerbait handiagoa da,

eta bere atmosfera eta gainazalean

 metano  likidoa ditu.

Glosan: substantzia kimiko bat da.


 Urano

Distantzia handi batera Urano aurkituko dugu.

Eguzkiaren inguruan buelta bat emateko

84 urte behar dituen izotzezko erraldoi planeta honek.

Bere ezaugarri berezienetako bat

errotazio-ardatzaren inklinazio handia da,

Planetoide batekin talka egitearen ondorio izan liteke.

Glosa: planeta txiki bat da.

 

Neptuno

Neptuno, izotzezko beste erraldoi planeta da.

Neptunok metano ugariko atmosfera du.

 

Horrek ematen dio bere kolore urdin bizi bereizgarria.

Bere jarduera atmosferikoa oso bizia da.

Neptunon haizeak abiadura handia

har dezake.

Kuiper gerrikoa

Neptunotik harago, bada beste eraztun bat,

gorputz izoztuz osatutakoa.

 

Kuiper gerrikoa izenez ezagutzen da

eta han Pluton planeta aurkitzen da

 

Eta horrekin batera, beste planeta nano batzuk daude:

·       Haumea

·       Makemake

·       Eris

 

Erakusketa amaitzeko,

erreparatu horman dagoen zirkuluari.

 

Ezkerrerantz jarraitzen baduzu,

planeten testurak ezagutuko dituzu.

Itzuli aurkibidera