Skip to main content

Ongi etorri

Arabako Lautada Arabako ipar-ekialdean dagoen 

eskualdea da.

Gazteleraz Llanada Alavesa du izena.

 

Arabako Lautada 7 kuadrillatan antolatuta dago.

Kuadrilla bat elkarrengandik hurbil dauden herri talde bat da.

Herri horiek zerbitzuak eta administrazioa partekatzen dituzte.

 

Kuadrillak honako hauek kudeatzen laguntzen du:

  • Zerbitzuak

  • Kultur jarduerak

  • Informazio turistikoa

 

Arabako Lautada eremu natural hauek inguratzen dute:

  • Aizkorri-Aratz Parke Naturalak

  • Entzia mendilerroak

  • Uribarri-Ganboako urtegiak

 

Eremu zabala eta nahiko laua da.

Horregatik deitzen zaio lautada.

Eskualdeko hiriburua Agurain da.

Gazteleraz Salvatierra du izena.

 

Arabako Lautadan herri txiki asko daude.

Herri lasai eta xarmagarriak dira.

 

Eskualdeak era askotako naturguneak ditu.

  • Haritz-basoak

  • Ur-jauziak

  • Haitzuloak

  • Landa-eremuak

 

Duela urte asko Arabako Lautada 

leku garrantzitsua izan da bidaiatzeko.

Bertatik jende eta merkatari asko pasatu dira.

 

Eskualde honetan antzinatik erabiltzen ziren bide ezberdinak daude. 

Bideak leku batetik bestera joateko erabiltzen ziren.

  • Donejakue bidea.

    Bide hau jende askok egiten du Santiagora iristeko.

 

  • Postako Errege-bidea.

    Bide honetan, zalgurdiak ibiltzen ziren

    herri batetik bestera posta eramateko.

 

Bide hauek oso garrantzitsuak izan dira 

inguruko historia eta kulturarentzat.

 

Arabako Lautadan garai desberdinetako eraikin garrantzitsuak daude:

  • Gazteluak

  • Harrizko monumentuak.

    Trikuharriak eta megalitoak esate baterako.

    Dolmen

  • Eliza erromanikoak.

    Eliza batzuek Erdi Aroko pinturak dituzte hormetan.

    Eliza hauek oso bereziak dira.

    Arabako kultura-ondarearentzat garrantzitsuak dira.

 

Arabako Lautadari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 

jarri harremanetan turismo-bulegoarekin.

 

Hona hemen turismo-bulegoaren helbidea:

Kale Nagusia 8.

Posta kodea: 01200

Agurain

 

Hauxe da turismo-bulegoaren telefono-zenbakia:

945 30 29 31

 

Hau da turismo-bulegoaren posta-elektronikoa:

2turismo@arabakolautada.eus

 

Arabako Lautadan egin daitezkeen jardueren ordutegia 

jakin nahi baduzu, 

sartu webgune honetan:

www.visitlautada.com 

Itzuli aurkibidera