
Aterpetxea Dulantzi herriaren erdian dago.
Gazteleraz herriak Alegría du izena.
Aterpea Ronzapil kalean dago,
zenbakirik gabe.
Herriko farmazia zaharra
izan zen eraikinean dago kokatuta.
Arabako Donejakue Bideko
4. etapan kokatuta dago.
Barnealdeko Euskal Bidearen zati ere bada.
Barnealdeko Euskal Bidea:
Donejakue bideko erromesen ibilbidea da.
Euskal Herriko barnealdea zeharkatzen du
Santiagora iritsi arte.
Udal-aterpetxea da
eta 12 pertsonentzako lekua dauka.
Aterpetxean logela partekatuak daude.
Aterpetxe xume eta atsegina da.
Informazio gehiago nahi baduzu
telefono-zenbaki hauetara dei dezakezu:
- 635 71 11 73
- 650 54 16 25