
Aterpetxea Zalduondo herrian dago.
Hilerriaren eta zaharberritutako antzinako kaperaren ondoan dago.
Herriaren goialdean dago,
haranera begira.
Arabako Donejakue Bideko
4. etapan kokatuta dago.
Udal-aterpetxea da
eta 8 pertsonentzako lekua dauka.
Aterpetxean honako hauek daude:
2 logela partekatuak.
Logeletan literak daude.
Atseden hartzeko eremu komun batzuk ditu.
Baita mikrouhin
eta hozkailua dituen sukaldea ere.
Aterpe honetan ordaintzeko dohaintza bat egin beharko duzu.
Hau da, pertsona bakoitzak nahi duen dirua ordain dezake
Informazio gehiago nahi baduzu
telefono-zenbaki honetara dei dezakezu.
945 31 45 34