Skip to main content
8

Araia – Kortako erromesen aterpetxea

Ikusi mapan

Puerta de madera en fachada blanca con una ventana a la izquierda

Aterpetxea Araia herriaren erdian dago.

 

Aterpetxea eraikin tradizional batean dago kokatuta

animaliak gordetzeko 

eta animaliak herratzeko

erabiltzen zena.

Urte batzuk geroago eraikina zaharberritu zen

eta orain eraikin moderno eta atsegina da.

Birjina Maria kalean dago, 23. zenbakian.

 

Arabako Donejakue Bideko 

4. etapan kokatuta dago. 

Halaber, Iñaziotar Bideko

4. etapan kokatuta dago.

 

Iñaziotar Bidea: 

Erromesen ibilbidea da

Loiolako San Inaziok 1522an egin zuena.

Bidea Loiolatik doa Euskal Herrian

Manresaraino Katalunian.

 

Udal-aterpetxea da

eta 16 pertsonentzako lekua dauka.

 

Aterpetxean honako hauek daude:

  • 2 logela partekatuak.

    Logeletan literak daude.

  • 2 bainugela.

    Eremu komun bat mahai,  aulkiekin 

    eta sukaldea mikrouhin eta hozkailuarekin.

  • Kanpoko patioa.

 

Aterpetxean sartzeko parkingverde.com aplikazioa

erabili behar duzu. 

Erreserba egiten duzunean kode bat iritsiko zaizu

sartu ahal izateko. 

 

Informazio gehiago nahi izanez gero

deitu Asparrenako udaletxera.

Telefono-zenbakia 945 30 40 66 da. 

Itzuli aurkibidera