Skip to main content

Bisitarako informazioa

Arabako Lautadako eliza margotuak
oso eliza zaharrak dira.
Barruko hormetan margoak dituzte.
Margo hauei horma-margoak esaten zaie.
Erdi Aroan egin ziren.
Oso garrantzitsuak dira, asko irakasten digutelako
Euskal Herriko historiari eta kulturari buruz.

Lautadako eliza margotuak hauek dira:
●    Gazeoko San Martin eliza
●    Alaizako Andre Mariaren eliza
●    Añuako San Pedro eliza
●    Arbuluko San Esteban eliza
●    Aguraingo eliza

Eliza guztiek bisitatu daitekeen
ibilbide kulturala osatzen dute.
Bisitak Aguraingo turismo-bulegoak antolatzen ditu.

 

     Noiz egiten dira bisitak?

Bisitak honela egiten dira:
●    Asteburuetan
●    Jaiegunetan

Uztailean eta abuztuan ere 
bisitak egin daitezke:
●    Astearteetan
●    Ostegunetan


     Nola egiten da ibilbidea?

Elizen artean joateko mugitu behar zara.
Joan-etorria norberaren autoan egiten da.

     Zein da bisiten ordutegia?

2 bisita-txanda daude bisita egin ahal izateko.

1. txandan bisita goizeko 11etatik 
12 eta erdiak arte  egiten da.
Txanda honetan eliza hauek bisitatzen dira:
●    Gazeoko San Martin eliza.
●    Alaizako Andre Mariaren eliza.

2. txandan bisita eguerdiko ordu 1etik 
ordu 2 eta erdiak arte egiten da.

2. txandan, udan larunbat eta astearteetan 
eliza hauek bisitatzen dira:
●    Añuako San Pedro eliza.
●    Arbuluko San Esteban eliza.

2. txandan, udan igande eta ostegunetan
eliza hau bisitatzen da:
●    Aguraingo eliza.

     Zein da bisiten prezioa?
Bisita-txanda bakarra egiten baduzu
4 euro balio du pertsonako.

2 bisita-txandak egiten badituzu
7 euro balio du pertsonako.

Ordainketa eskudirutan egiten da.
Ordainketa bisitaren hasieran egiten da.


     Nola egiten da bisiten erreserba?

Erreserba egiteko harremanetan jarri behar zara
Aguraingo turismo-bulegoarekin.

Hauxe da turismo-bulegoaren telefono-zenbakia:
945 30 29 31

Hau da turismo-bulegoaren posta-elektronikoa:
2turismo@arabakolautada.eus

Hau da turismo-bulegoaren ordutegia:
●    Udan, Aste Santuan eta zubietan:
Bulegoa egunero irekitzen da.
Goizeko 10etatik arratsaldeko 6ak arte.

●    Urteko gainerako egunetan:
Bulegoa asteartetik igandera irekitzen da.
Goizeko 10etatik eguerdiko ordu 2etara.

 

     Nola egiten da talde handi baterako erreserba
edo ordutegi berezi batean?

Erreserba egiteko harremanetan jarri behar zara
Erdi Aroko Araba izeneko elkartearekin.
Gazteleraz Álava Medieval du izena.

Hau da Erdi Aroko Arabako telefono-zenbakia :
660 76 63 83

Hau da Erdi Aroko Arabako posta-elektronikoa:
kontaktua@alavamedieval.com


     Nola sar daiteke elizetan?
Elizetara sartzeko bisita gidatua erreserbatu behar duzu.
Beste eskaera bat egin nahi baduzu
Gasteizko Elizbarrutiarekin harremanetan jarri zaitezke.
Hau da Gasteizko Elizbarrutiaren telefono-zenbakia:
945 14 81 71
 

Itzuli aurkibidera