
Dokumentu hau
turismo irisgarria zer den ulertzeko
gida bat da.
Irisgarritasun unibertsalak esan nahi du
pertsona guztiek
erraz ulertu eta erabili ditzaketela:
● espazioak,
● zerbitzuak,
● informazioa
● eta jarduerak.
Turismoko irisgarritasun unibertsalari esker,
pertsona guztiek:
● autonomiaz,
● segurtasunez
● eta duintasunez bidaiatzen dute.
*Duintasuna:
Duintasunez bidaiatzeak
pertsona guztien beharrak eta eskubideak
errespetatzen direla esan nahi du,
aukera berdinak izan ditzaten.
Dokumentu honek
10 jardunbide egoki biltzen ditu.
Hau da, enpresek eta profesionalek
beren zerbitzuak hobetzeko 10 jarraibide,
pertsona guztiek
bidaiaz oztoporik gabe gozatu dezaten.