Skip to main content
8

Araia – Kortako erromesen aterpetxea

Ikusi mapan

 

Korta Aterpetxea Arabako Donejakue Bideko laugarren  etapan eta Iñaziotar Bideko laugarren etapan dago.Udalak kudeatutako ostatu honek bidaiarientzat, ibiltarientzat eta erromesentzat atseden hartzeko aukera paregabea eskaintzen du. Korta eraikina zaharberritutako eraikin tradizional batean dago kokatuta eta jatorriz, abereak gordetzeko erabiltzen zen. Mendietatik eta landa-eremuetatik ihes egin, eta baimenik gabe lursail pribatu edo publikoetan galtzen ziren abelburuak gordetzeko, hain zuzen ere. Horrelakoetan, abeltzainek tasak eta eragindako kalteak ordaindu behar izaten zituzten animaliak berreskuratzeko. Honez gain, ganadua, bereziki zaldiak, herratzen zituzten hemen. 

Orain, aldiz, Korta Aterpetxea egonaldi laburrak egiteko eraikin moderno eta atsegina da, bai Iñaziotar Bidea edo Donejakue Bidea egiten ari direnentzat, bai Asparrenako inguru menditsua ezagutzera datozenentzat, izan ere, inguruak kirol eta kultura jarduera ugari egiteko aukera zabala eskaintzen du. 

Barrura sartzeko parkingverde.com aplikazioa erabili behar da eta erreserba egitean, sortzen den kodea sartu.

Informazio gehiagorako deitu Asparrenako Udaletxera. Telefonoa: 945 30 40 66. 

Puerta de madera en fachada blanca con una ventana a la izquierda

Itzuli aurkibidera