Skip to main content
1

Gazeoko Tourseko San Martin eliza

Ikusi mapan

 

Gazeoko Tourseko San Martin eliza eskualdeko erromaniko-arkitekturaren adibide onenetako bat da, nahiz eta hogeigarren mendean egindako zaharberritzeen ondorioz kanpo-itxura asko aldatu den.

Barrualdean hamalaugarren mendeko horma-pintura gotikoen ziklo aparta ageri da. Hogeigarren mendeko bigarren erdialdean topatu zituzten, denbora luzez erretaularen atzean eta kare-geruzen azpian ezkutatuta egon ondoren. Adierazkortasun handiko margolan hauek, Trinitatea, Gurutziltzaketa edo Jesusen bizitzaren pasarteak erakusten dituzte. Erdi Aroko erlijiositatea ulertzeko “liburu ireki” bat da, eta lurralde osoko horma-pinturen adibiderik baliotsuenetako bat.

Bisitarako informazioa eskuratzeko, egin klik esteka honetan.

Elizaren alboko arkupea

Itzuli aurkibidera