Arabako ipar-ekialdean kokatuta, Arabako Lautada lurralde historikoa osatzen duten zazpi kuadrilletako bat da. Eskualde lau eta zabal hau, Aizkorri-Aratz Parke Naturalak, Entziako mendilerroak eta Uribarri-Ganboako urtegiak inguratzen dute. Xarma handiko herriz eta landa-gunez josita dago eta bere hiriburua Agurain/Salvatierra da. Arabako Lautadak ondare historiko aberatsa dauka eskaintzeko: Jauregiak, Gazteluak eta megalito garaiko trikuharriak ez ezik, Donejakue bidea edo Posten Errege-bidea ere hemendik igarotzen dira besteak beste. Harizti, ur-jauzi eta haitzuloz osatutako paisaia basati honek bat egiten du adibidez, eskualdeko eliza erromaniko margotuek eskaintzen duten ikuspuntu historikoarekin, baita lurralde honek berezkoa duen landa-bizimodu izaera bereziarekin ere. Naturak eta historiak bat egiten dute hemen.
Ongi etorri Arabako Lautadara.
Kontaktua:
Arabako Lautadako Turismo Bulegoa
Kale Nagusia, 8. 01200 Agurain/Salvatierra
Telefonoa: 945 30 29 31
Posta-elektronikoa: 2turismo@arabakolautada.eus
Informazio gehiagorako eta ordutegi eguneratua aurkitzeko, bisitatu webgune hau: www.visitlautada.com
