Erakusleihoaren barruan argitalpen zientifiko bat eta Santiago Ramón y Cajalek 1917an egindako faksimile-marrazki bat daude, olagarro, txipiroi eta sepia bezalako zefalopodoetan erretinaren eta garunaren arteko loturei buruz. Balearen eta beste ornodunen begiaren funtzionamenduarekin marrazki konparatiboa egin dugu.
Zefalopodoetan, argia begietara sartzen da eta zuzenean eragiten die fotohartzaileei, eta hauek luzapena bidaltzen dute garuneko lobulu optikora, non informazioa prozesatzen den.
Ornodunetan, erretinak zelula geruza gehiago ditu, non argia prozesatzen den, eta gainera, fotohartzaileak erretinaren geruza sakonagoetan daude, beraz, argiak erretina osoa zeharkatu behar du, fotohartzaileetara iritsi eta hauek mezua erretinako beste hiru zelula motatara bidaltzen dute ganglio-neuronetara iritsi arte, eta hauek mezua, erdi prozesatua, nerbio optikoaren bidez garunera bidaltzen dute. Ornodunen ikusmena erretinan prozesatzen hasten da, eta zefalopodoetan, berriz, ia osorik garunean. Zefalopodoetan ikusmen zuzenaz eta ornodunetan zeharkako ikusmenaz hitz egin dezakegu.