Ansio ibarreko lurrak hartzen ditu, lehen Bizkaiko Labe Garaien jabetzakoa zena. 2005eko apirilak 21ean inauguratu zen, bere xehetasun batzuk urte horretan bertan errematatuak izan zirelarik. Idom eta Sener ingeniaritza-enpresek diseinatua.
251.055 m2-ko azalera hartzen du, eta horietatik 155.000 m2 solairu bateko sei pabiloitan banatzen dira, zutaberik gabe, eraikuntza-sistema berri bati esker. Lau txikienek 15.000 m2 baino gehiago dituzte.
Gainerako bietatik, 4 zenbakia nabarmentzen da, Bizkaia Arena izenekoa, 20.000 ikuslerentzako edukiera duen mota guztietako ikuskizunak, kiroletakoak, antzerkikoak, musikalak, egin ahal izango diren gunea. 4.000 ibilgailurentzako aparkalekua du. Errepidez edo metroz sar daiteke, izan ere, geralekua dago pabiloien ondoan.
BECren (Bilbao Exhibition Centre) argazkia.