Skip to main content
1

Deabruaren Zubia

Ikusi mapan

Bizkaitik barrena egiten den “Kostaldeko Bideak” bost etapa ditu. Berriatuan hasten da eta El Haya herrian amaitu. Barakaldoko igarobidea Kastrexana Auzora heltzerakoan hasten da, non Deabruaren Zubia gurutzatzen dugun, XVI. mendean eraikitakoa. Kondairak dioenez, neska gazte batek arima saldu zion deabruari Kadagua ibaiaren beste aldean bizi zen bere bihotzekoa ikustera joateko zubia egitearen truke. Zubia amaitzear zegoela, neska damutu egin zen eta otoitz egin zion Ama Birjinari. Azken harria jarri behar zenean, oilarrak kantu egin, eta gaua amaitutzat eman zuen. Beraz, neskak arima salbatzea lortu zuen zubia amaitu barik zegoelako, baina pasatu ahal izan zuen bere mutil-laguna ikustera joateko. Gaur egun, oraindik ikus daiteke zubiak harria falta duela.

 

Puente del diablo

 

Deabruaren zubiaren argazkia.

Itzuli aurkibidera