1945ean egin zen urtegi hau industria urez hornitzeko, urtegi zaharra (1897an Egina, Errekatxotik gora) ez zelako aski industriak eta biztanleriak garai hartan izandako hazkunde izugarriari erantzuteko. Gaur egun bi urtegiek garrantzi handiko ekosistemak osatzen dituzte eta Barakaldoko pasaia berdearen osagaiak dira biak ere. Urtegiaren eskuineko ertzean zehar oinezkoentzako pasalekua dago, natur pasaia eder bat ikusteko aukera ematen duena, uretik hain gertu egoteari esker. Zozoak, txantxagorriak eta txepetxak agertzen zaizkio jendeari pasaleku horretan barrena doanean. Neguan, aldiz, ubarroiak, koartzakoak eta koartzak ikusten dira.
Urtegiaren argazkia.