Hiru solairuko eraikin tradizional honek hormigoizko egitura du eta oso garrantzitsua da Barakaldoko herriarentzat. Hiru solairuetan argitasun eta aireztapen handia izateko moduan diseinatuta dago (azken solairuan balkoi itxi txiki bat berterik ez dago, barruko argitasuna areagotzeko). Fatxadak bao zabalak ditu eta adreilu gorriak eta azulejoak uztartzen ditu. Eraikina birgaitzear dago gaur egun. Beheko solairuan handizkako merkatu berria dago eta gainerako bietan hainbat zerbitzu (gimnasioa, etab.)