Skip to main content
1

Guggenheim Bilbao

Ikusi mapan

Guggenheim Museoa: Frank Gehryk diseinatutako ikono handi hau XX. mendeko arkitekturako eraikin garrantzitsuenen artean dago. Ateak zaintzen ditu Jeff Koonsen “Puppy” lana. 12 metro eta 15 tonako West Highland Terrier ikusgarri honek ia 40.000 landare loredunez osatutako berokia du.

Frank Gehry arkitektoaren lana 1997an inauguratu zen eta ordutik mundu osoko milioika bisitari jaso ditu. Bere forma kurbilinio eta bihurriek ez dute inor axolagabe uzten. Kareharriz, beiraz eta, batez ere, titaniozko plakez estalita, itxura organiko eta arrain-ezkata ematen diotenak. Bere 24.000 metro koadroak atrio handi bat ere badu, non museoa osatzen duten hogei galeriak elkartzen diren.

Museoa bisitatzea gomendatzen dugu, ez baitu gainazal lau bakar bat ere bere egitura osoan. Kanpotik ere, artelan batzuez gozatu ahal izango duzu, kale mailan hainbat eskultura baitaude, hala nola Louise Bourgeoisen "Ama" armiarma itxurako lana edo Jeff Koonsen "Tulipak".

https://www.guggenheim-bilbao.eus/

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao

Guggenheim Bilbao

*Hiru iruditan, museoaren eta Bilboko itsasadarraren kanpoaldeko ikuspegia, museoaren barnealdea bere geletako batean eta Pupi, sarrera nagusia zaintzen duen lorez egindako txakur erraldoia, hurrenez hurren, antzeman ditzakegu.

Itzuli aurkibidera