Skip to main content

0. EZPERIENTZIA AHAZTEZINA. ONGI ETORRI!

Ikusi mapan

Ongi etorri!

Ongietorria eman nahi dizugu Bizkaiko Golkoko leku berezienetako batera: Algortako Portu Zaharrera.

 

Hainbat informazio- eta interpretazio-baliabide jarri ditugu zure eskura, fisikoak (plakak etxeetan eta planoan zenbaki bidez adierazitako panelak) zein digitalak, txoko honetako berezitasunak eta historia ezagutu ditzazun, baita  Abrarekin eta itsasoarekin duen lotura estua ere: naufragio eta salbamendu heroikoen istorioak, sardina-saltzaileen deiadar alaiak, Txoren goizean goizeko deia arrantzaleen etxeetan, lemazain abilak, udatiarrak eta berentzako lan egiten zuten aioak... Horiek guztiek ez hain aspaldiko garai batera eramango zaituzte; izan ere, orduko esentziari modu harrigarrian eutsi zaio.

 

Bertako kale estuetatik paseatzera gonbidatu nahi zaitugu, eraikin eta begiratokien aurrean gelditzera eta Portu Zaharreko usain eta zaporeak ezagutzera. Horretarako, doan jaitsi dezakezu Portu zaharra, etxez etxe aplikazioa, eta bertako kale eta etxeetatik ibilbideak egin ahal izango dituzu, bertako gastronomiaren gutiziak ezagutu eta osasuna utilitatearen datuak jaso ibilaldian zehar. Anima zaitez bere ondare anitz eta aberatsa ezagutzera, esperientzia ahaztezin batez gozatu bitartean.

 

Getxoko Portu Zaharreko planoa

Itzuli aurkibidera