Skip to main content

1. ABRA, GETXOKO ITSASOA

Abra, Getxoko itsasoa

 

Hasieran, Algortako Portu Zaharra kokaleku txiki bat baino ez zen, eta bertakoak itsasoarekin lotutako jardueretan aritzen ziren. Garai horretan, Portugaleteko eta Bilboko hiribilduen  pribilegioen ondorioz, debekatuta zegoen zuzeneko merkataritza. Beraz, jardun mistoa zen nagusi, hau da, ontzi txikietan egiten zen itsasbazterreko arrantza eta lemari lanak konbinatzea,  horrela laguntza emanez itsasadarrean eta Abran sartzeko eta bertatik ateratzeko Bilbora zihoazen itsasontziei, uneoro Kontsulatuak ikuskatuta.

 

Egia esan, muga fisikoek eta legezkoek eragotzi egin zuten Algortako portuko itsas jarduerek garapen handiagoa izatea; hala ere, bertako marinelak, bere eskarmentu handiari eta ekimenerako gaitasunari esker, eragozpenak gainditu zituen, eta mota guztietako itsasontzietako eskifaietarako eta ofizialerietarako harrobi ezin hobeak izan ziren, bai eta itsasoan galduak salbatzeko  adituen taldeak eratzeko ere.

 

Algortak duen kokaleku geografiko estrategikoak –Abraren sarrera eta inguru horretako nabigazioa kontrolatzeko talaia onenak daude bertan– erabaki du iparmendebalderantz irekia dagoen  norabide bat aukeratu izana, gure kostaldean bitxia dena. Topografia malkartsu horrek bultzatuta, eta beharbada berdintzeko ere, Portu Zaharreko etxeak elkarren gainean pilatzen dira,  minimoak diren tokietan altxatuta. Izan ere, askotan badirudi bata bestearen gainean eraikita dagoela. Zuk zeuk ikus dezazun gonbidatu nahi zaitugu…

Itzuli aurkibidera