Skip to main content

2. GOZATU PORTU ZAHARRAZ

1. BIZKAIA ZUBIA

Bizkaia Zubia, Zubi Esekia izenaz ezaguna, munduko zubi transbordadorerik zaharrena da. Igo oinezkoentzako pasabidera eta ikuspegi izugarriez gozatzeko aukera izango duzu.

 

2. ETXE HANDIEN PASEALEKUA

Ibilbide atsegin hau autogidatua da: interpretazio-panelen bidez Getxoren urrezko sasoia gogoraraziko dizu. Gozatu oinez edo bizikletaz itsasoaren ondoan dagoen ibilbideaz (2.300 m).

 

3. PORTU ZAHARRA

Denborak aurrera egin badu ere, Algortako Portu Zaharrak xarmari eusten jakin du. Bertakoak arrantzaleak izateaz gain, adituak ziren gidatzen itsasadarrean sartzen ziren itsasontziak. Gaur  egun, kolore alaietako arrantzaleen etxeak eta kale estuak dituen auzo hau getxoztar eta bisitari askoren toki gogokoenetako bat da asteburuetan , elkartzen baitira bertan baxoerdiak hartzeko,

pintxoak jateko edo, besterik gabe, paseatzeko eta Abrako ikuspegi ederrez gozatzeko.

 

4. LA GALEA

Galea kostaldeko eremu ederra da, itsaslabarrek, hondartzek eta badiek osatua, eta kostaren gaineko ikuspegi bikainak ditu. Ezin duzu galdu bisitatzeko aukera!

Urrezko iltzea” bisitatu, estratigrafiaren munduan aparteko berezitasunagatik (Aizkorri/Gorrondatxe hondartza).

 

5. GETXO TAXI TOUR

Bisita audiogidatuak: Getxo Kosta Monumentala (20 minutu) / Getxo oso-osorik (60 minutu).

 

6. GETXO AQUARIUM

Itsasoaren ikuspegi desberdina, bere edertasunak ustekabean harrapatuko zaituena.

 

7. IRTEERAK ITSASONTZIZ

Gozatu Euskal Kostaldea itsasotik bertatik ezagutzeko esperientziaz.

 

8. BISITA GIDATUAK

Bisitaldi gidatuetako aukera desberdinak Getxoko onena ezagutzeko bertako profesional gidari baten eskuz.

 

TOKI INTERESGARRIAK

 

HEMEN DITUZU PORTU ZAHARRAZ GOZATZEKO 4 AUKERA

 

Getxoko Portu Zaharreko planoa

 

Itzuli aurkibidera