Skip to main content

5. LEMAZAINAK

XX. mendearen hasieran, badia honen ezaugarriak oso ezberdinak ziren merkataritza- nabigazioarentzat: ez zegoen dikerik ez nasarik, eta korronteak, haitzak eta, batik bat, itsasadarraren  sarreran hondoratuta zegoen “Portugaleteko barra” oztopo handia ziren ontziak ibaian gora portura, Bizkaiko hiriburura, iristeko.

 

Kanpoko kapitainentzat arazo bat zena Portu Zaharreko eta inguruko herrietako arrantzaleentzat lan egiteko aukera zen: lemazain izatea. Ontzi bat ikusten zutenean, lemazainen txalupak arraunean hasten ziren, nor lehenengo iritsiko, ontzia porturatzeko zerbitzua bereganatzeko asmoz. Portugalete ondoan, pilotu nagusiaren jarraibideak jasotzen zituzten, “barra” saihesteko. Oso lan arriskutsua zen badiaren ezaugarriengatik, eta naufragioak ugariak ziren. Horrelakoetan, lemazainek eta arrantzaleek salbamendua antolatzen zuten.

 

Lemazainak arrantzaleen eta marinelen kofradietako kide ziren, eta kofradiek, gremio izaerako elkarteak zirenez, euren interesak defendatzen zituzten. Halere, Bilboko Kontsuletxea zen  lemazaintza arautzen zuena, 1561. urteaz geroztik: titulazioak, eginkizunak, udalerrien txandaketa, prezioak eta abar.

 

XIX. mendearen amaieran, badian portuaren azpiegitura handiak bultzatu ziren eta “barra” desagerrarazi zen, Evaristo Txurrukak proiektatutako burdinazko moilari esker. Lemazainaren figura desagertu egin zen, baina ez haren funtzioa, hau da, maniobretan laguntzea. Lan hori, orain, “praktikoek” egiten dute.

Itzuli aurkibidera