HONDARTZAK ETA BAINUAK
Itsasoan bainatzeko ohitura dirudunen artean hedatu zen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. Aztura hark bisitari ugari ekarri zituen Getxoko hondartzetara, tokiko bizimodua eraldatu zuen
eta lanerako aukera berriak ere sortu zituen.
Aurretiaz ere bazegoen Arrigunagako hondartzan bainuen tradizioa. Dena den, Ereagako hondartza (euskaraz, hareatzaren sinonimoa dena) zen benetan espazio turistikoa, batez ere XIX. mendearen amaieraz geroztik, hots, Areatzako hondartza kanpoko kaia eraikitzearen ondorioz desagertu zenetik.
Horrela, 1887. urtean lehen bainuetxea eraiki zen, “La Perla” izenekoa. Zurezko oinarri gainean muntatutako eraikina zen, oinean erabat irekia, Areatzako Bainuen Establezimendua desagertu
ostean berehala geratu zen txiki izandako eskaera etengabearen ondorioz. Hala, 1912an Igeretxeko (igeri egiteko etxe) Bainuetxea inauguratu zen, bainu terapeutikoaren lekuko bilakatu zena, eta guztia zegoen aldez aurretik medikuak idatzita: ordua, iraupena, lekua, bainu kopurua…
Baina aisialdirako lekua izateaz gain, antzina herritarrak hondartza eta harkaitzetara hurbiltzen ziren, bizimodu hobea izateko asmoz, baratzeetan ongarri modura erabiltzeko algak bilatzera, etxean sua egiteko “zaborra” (Labe Garaietako ikatz hondakinak) jasotzera edo naufragioetako hondarrak biltzera.