Skip to main content
2

Areilza Doktorea (1860-1926)

Ikusi mapan

Enrique Areilza Arregui Bilbon jaio zen. Medikuntzako ikasketak Valladoliden egin zituen eta doktoretza Madrilen. Trianoko meatze-ospitale berrien lehen zuzendari postua lortu zuen, 22 urte zituela, Gallartan, Medikuntzako Errege Akademiak aukeratua. Gallartan lan-istripuz zauritutako meatzariek ospitaleko gelak betetzen zituzten, eta milaka ziren egindako ebakuntzak, batez ere pelbiseko eta garezurreko hausturengatik. Teknika modernoa erabiliz garezurreko trepanazioak egin zituen lehen zirujauetako bat izan zen, ospe zientifiko handia lortuz.

 

Doctor Areilza (1860-1926)

 

Urtero joaten zen Europatik, bere ospitalea onenen mailan jartzeko asmoz teknika berriak aztertzeko. Parisko aldia erabakigarria izan zen bere espiritu irekiaren eraketan, Bere taldearen buru zela, langileen heriotza-tasa kezkagarria kontrolatzea lortu zuen, eta elikadura-baldintzak eta higiene-baldintzak hobetu ere, arazoaren izaera sozialaz ohartaraziz. 1885ean, Bizkaian kolera-izurritearen aurkako kanpaina antolatu zuen, meatzarien artean hondamendia eragin zuena.

 

1898-1899 urteetan, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiako buru izan zen. 1895ean sortu zenetik lankidetza aktiboa izan zuen harekin. Bere zientzia medikoagatik eta interes ezagatik zeukan ospea langileriarengan ere zabaldu zen. 1900. urtean "Sanatorio Bilbaino" izeneko klinika inauguratu zuen.

 

Hezur tuberkulosiak umeen artean sortzen zituen triskantzengatik kezkatuta, 1909an Diputaziotik tuberkulosiaren aurkako haurrentzako prebentorio bat eraikitzeko proiektu baten onarpena lortu zuen. Medikuen batzorde baten buru zela, arlo horretako Europako zentrorik garrantzitsuenak bisitatu zituen. Bizkaiko hondartzak bisitatu ondoren, Gorlizen kokatzea erabaki zen. Planoak, Mario Camiña probintziako arkitektoak eginak, 1910ean onartu ziren. Proiektua 1912an Erroman ospatu zen "Esposicione Internazionale d 'Igiene Sociale" delakoan saritua izan zen. Horrela sortu zen Gorlizko Itsas Sendategi Helioterapikoa, 1919ko ekainean inauguratua.

 

Bizkaiko Sendagileen Elkargoaren lehen Batzarreko buru izan zen, 1917an, erakundearen araudia idazteaz arduratuz. 1918ko gripe-epidemiak herritarrengan izan zituen ondorioei buruzko azterlan bat egin zuen. Urte berean Basurtuko Ospitale Zibilaren zuzendaritza onartu zuen.

 

Aldundiak proiektu bat enkargatu zion, eta, azterketa-bidaia egin zuen kontinentean, teknikarik aurreratuenak jasotzeko. Horrela, 1926an "Elbarrien eskola" jarri zen martxan.

 

Doctor Areilza

 

Bilbon hil zen, gaixotasun azkar baten ondorioz, 1926ko ekainaren 14an. Artikulu nekrologiko anitzek erakusten dute haren ospea eta errespetua.

 

Urte berean, Moises de Huertak bere oroimenaren omenezko monumentu bat eraiki zuen Gorlizko erietxearen aurrean. Eta Bilboko kale nagusi batek bere izena du.

Itzuli aurkibidera