Skip to main content
6

Gorlizko Ospitalea

Ikusi mapan

Gorlizko eraikinik ezagunenetako bat Ospitalea da, garai bateko Itsas Sendategia, gaur egun euskal osasun publikoaren ospitale-sarean dagoena. Hondartzatik metro gutxira dago, eta fatxada argi eta ikusgarria duenez, erraz ezagutzeko moduko eraikina da.

El Hospital de Gorliz

 

1919ko ekainean inauguratu zen. Estatuan, hormigoi armatuz egindako mota honetako lehen eraikina izan zen.

 

Erabilitako formari eta koloreei dagokienez, Frantziako Pas de Calais hirian garai hartan zeuden antzeko eraikinak eredutzat hartuta egin zen. Gaur egun badira turistak bainuetxea dela uste dutenak, eraikinaren fatxada nolakoa den ikusita.

 

Diseinuan jada ikusten zen leihateak zabalak izango zirela argi natural asko pasatzen uzteko, helioterapiari esker.

 

El Hospital de Gorliz

 

Gaur egungo Gorlizko Ospitaleko ideologoa Areilza doktorea izan zen. Berak, beste profesional batzuekin lankidetzan, industrializazio-garai eta bizi-baldintza prekarioetan Bizkaiak bizi zuen osasun-krisia eteteko proiektu bat idatzi zuen. Gero eta gehiago ziren hezur-tuberkulosia zuten haurrak, eta erabaki zuten irtenbidea bilatzeko garaia zela.

 

Horretarako, itsas urak, kokapena eta hainbat lekuren baldintza klimatikoak aztertu zituzten, Gorlizen eraikiko zela erabaki arte. Itsasoaren ondoan kokatu ahal izateko eremu zabal batez gain, Gorlizek iodo ugariko urak zituen, eta ditu gaur egun ere, eta Bizkaian beste inon baino eguzki-argi ordu gehiago ere bai. Horrela sortu zen lehen Itsas Sendategi Helioterapeutikoa.

 

Denborarekin, hezur-tuberkulosia zuten haurren kopurua gutxitzen joan zen heinean, beste gaixotasun mota batzuk ere tratatu zituzten.

 

El Hospital de Gorliz

 

Gerra Zibilean, 1937an, erietxea hustu behar izan zen. Pazienteak eta langileak alde eginen, modu antolatuan, gehienak Frantzia aldera, eta tratamenduarekin jarraitzeko.

 

Mende bat baino gehiago geroago, erietxeak zutik jarraitzen du, ospitale funtzioa betez.

 

El Hospital de Gorliz

 

Bere lorategietan, Laureano de Jado ongilearen bustoa dago. Eta Astondon, bere obrara begira, Areilza doktorearen monumentua dago. Biak Valladolideko Moises de Huerta eskultoreak eginak dira.

 

busto del benefactor Laureano de Jado

 

 

Itzuli aurkibidera