José Santos Bilbao y Lopategui Gorlizko Gandia auzoan jaio zen, Torrena etxean, 1848ko azaroaren 1ean. Andra Maria Sortzez Garbiaren parrokian bataiatua izan zen.

Valladolideko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen. 1867-1868 eta 1868-1869 ikasturteetan eta 1869ko azaroaren 18an Obretako Maisu titulua lortu zuen. Bi ikasturte horietan Topografia, Mekanika eta Eraikuntza irakasgaietan nabarmendu zen.
Pastora Maruri Goya gorliztarrarekin ezkondu zen, eta hiru alaba eta bi seme izan zituen. Torrecillako markesaren eta Medinacelliko dukearen administratzailea izan zen, Butroeko gazteluaren oinordekoak.
Bizkaiko hainbat udalerritan egin zituen obrak (Mungia, Bakio, Algorta, Armintza, eta abar), eta Bilbon egindako eraikuntza-lana nabarmendu behar da, 64 eraikinetan egin baitzituen obrak. Adibide batzuk "Guridi" eraikin modernista, Institutu Nagusiaren aurrean, Poza Lizentziatuaren kaleko 2. zenbakian. Plentzian, bestalde, pasealekuen "betelana" nabarmentzen da. Gorlizen, berriz, argiteria elektrikoaren ekartze lanak, Gorliz eta Plentziako mugak, eta San Jose auzoa, besteak beste.
Plentziako udal-arkitektoa izan zen, eta Gorlizko Udaleko zinegotzia ere 1878tik 1888ko maiatzaren 3ra (bere borondatez utzi zuen udal kargua, mozio bat 3-4 galdu ondoren). Ondoren, Gorlizko alkate izan zen 1906ko urtarriletik 1913ko abendura arte. Bere alkatetzan "Malika Alde" hilerria eraiki zen (1906-1909). Ordura arte, hilerria elizatik gertu zegoen, hirigunean. Egitura hobetzen eta handitzen joan zen (sabaia, hilarriak, eta abar). Hiltegia, estolderia, "Taberne Sarra" ere hobetu ziren. Gainera, Gazteluondotik "Krutzetara" doan errepidearen bi zati, obraren arduraduna Juan Hormaeche zela; eta 1909an Elexaldeko etxe berriak zenbakitu ziren.
Herritar oso aktiboa izan zen udalerriko hainbat gaitan, nahiz eta udalbatzako kide ez izan (ardoa establezimenduetan banatu eta kontrolatzeari dagokionez, eta abar). Udalean diru-dohaintzaren bat egin zuen, eta Gorlizko Udalbatzak publikoki eskertu zion. 1922an hil zen.

Los maestros de obras en la construcción de la ciudad. Bilbao 1876-1910" liburuaren egileak, Nieves Basurtok, Bilbon eta Bizkaian egindako lanen zerrenda erakusten du.
Hilerrian kapera duen panteoia nabarmentzen da. Eloisa Artazaren familiakoa da, Gorlizko ongilea.
