Gorlizko herrigunean edo Elexalde auzoan gaude, eta bertan daude, Elizako plazan, Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza, udaletxea eta frontoia, hiru elementu tipiko eta tradizionalen multzoa osatuz: erlijiosoa, zibila edo administratiboa eta ludikoa.
Gaur egungo Udaletxea, eraikin bezala 1988ko urtean inauguratu zen, udaletxe gisa.
Lehenago, eraikinak eskola publikoa hartu zuen. Eraikinaren aurrealdeko fatxadan, sartzeko diren bi atek "niños" eta "niñas izena zuten ate-goialdean horman. Horietako batetik gero liburutegi publikora sartzen zen.

Udaletxearen eta Sortzez Garbiaren elizaren arteko espazioan, 2008an aparkalekua birmoldatzeko egindako obran, Goi Erdi Aroa garaiko aztarna arkeologikoak aurkitu ziren, ondare historikoaren mailan interes handikoak. Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak esku-hartze arkeologiko bat sustatu eta gauzatu zuen, zazpigarren mendetik bederatzigarren mendera bitarteko etengabeko giza okupazioa dokumentatzeko. Daukan garrantziaren arrazoiak bi dira: batetik, dokumentatutako sekuentziaren handitasuna (bederatzi eta hamar mendeen artean), eta, bestetik, Kantauri isurialdean mota horretako kokaleku bakanetakoa izatea.

Existe en la plaza un panel explicativo específico del mencionado hallazgo arqueológico.
El frontón Elexalde completa el conjunto patrimonial de la Plaza.