Skip to main content

Aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiak turismo irisgarriko jardunbide egokien dekalogo hau bultzatzen du, pertsona guztientzat pentsatutako turismo eredu baterantz egiteko tresna gisa. Irisgarritasun unibertsala ez da elementu erantsi bat, esperientzia hobe baten oinarria baizik. Hori dela eta, dokumentu honek printzipio argi eta aplikagarriak jasotzen ditu, turismoa diseinatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko modua eraldatzen laguntzen dutenak.

Dekalogo hau ez da helmuga, abiapuntua baizik, jatorritik bertatik eta esperientzia osoan zehar aniztasuna kontuan hartuko duen helmuga inklusiboago bat eraikitzen jarraitzeko. Gainera, dekalogoak berak ere printzipio horiek aplikatzen ditu bere formatuaren bidez: irisgarritasun unibertsaleko irizpideekin diseinatutako bertsio fisikoa du, hala nola hizkera argia, tipografia irakurgarria eta kontraste egokia erabiliz; eta Doc’s Voice bidez eskuragarri dagoen bertsio digitala ere badu, edukiak gaztelaniaz eta euskaraz kontsultatzeko aukera ematen duena, baita irakurketa errazean eta soinu-formatuan ere. Horrela, pertsona gehiagok eskuratu, ulertu eta erabili ahal izatea errazten da, eta Bizkaia pertsona guztientzat irisgarriagoa den helmuga bihurtzen laguntzen du.

Itzuli aurkibidera