Bidezidor honek hondartzako sarreraraino eramaten gaitu, errepidea saihestuta.
Laga hondartzaranzko bidean behera egitean, autobus-geralekuaren aurre-aurrean, ezkerraldean, eskailerak daude. 18 maila + arrapala + 17 maila dira.
Jaisten hasitakoan, 18 eskailera-mailek eta arrapalak baranda dute eskuinaldean, eta, eskuinalderantz 90º biratu ostean, 17 mailako tarteak bi aldeetan dauka baranda, behe-beheko bi mailetan izan ezik, zeinak, gainera, handiagoak baitira eta zoru irregularragoa baitute.

