Urdaibaiko ekosistema adierazgarrienetako bat da, bertako paisaia eta fauna zehazten baititu, sakon.
Ikuspuntu ekologiko eta biogeografiko batetik begiratuta, baso hauek ezinbestekoak dira, eta ur-eskasiara egokitutako landare-espezieak dauzkate barruan; batez ere, udan. Landareok, bada, hezetasuna atxikitzen duten sustrai luzeak eta hosto txiki eta larrukarak garatzen dituzte (estomen bidez, ur-galera erregulatzen dute).