Skip to main content

Beste gomendio batzuk, arazorik sortzen bada ere

Beste ezeren aurretik, Google Chromen nabigatzea da egokiena, Gmaileko saioa hasita eta kokapena aktibatuta dituzula.

Nahiago baduzu beste nabigatzaile bat aukeratu, ireki Google Maps, klikatu erreminta-barraren eskuinaldeko puntuetan, eta klikatu “Ireki aplikazioan” aukeran (instalatuta dator). Orain, erabili gida, bi pantailak (informazioa eta mapa) txandakatuz.

Mapa-gida hau kalean (hots, gailu mugikor batean) maneiatzeko diseinatuta dago, berariaz. Ordenagailu batetik irekitzen baduzu, hobe beti irekita dauden bi fitxarekin aritzea: fitxa batean My Maps-en mapa, eta bestean gida.

Toki jakin batera iristeko, Googleren jarraibideei egin diezaiekezu kasu; adibidez, ibilbidea hasteko nahiago duzun tokira iristeko. Halere, toki batetik hurrengora joan nahi baduzu, beharbada, gomendatutakoaz bestelako bide batetik eramango zaitu Googlek, eta, beraz, baliteke irisgarritasun-ezaugarriak oso desberdinak izatea.

Itzuli aurkibidera