Skip to main content
9

Ekoetxea Urdaibai

Ikusi mapan

Ekoetxea Urdaibai Euskadiko biodibertsitate-zentroa da. Erakusketen eta heziketa-jardueren bidez, naturagune pribilegiatu honen dibertsitateak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzen du.

Zentroa Busturian dago, eraikin historiko aipagarri batean: Madariaga dorrea 1851n eraiki zuten, eta ingurukoek Erlojuaren Dorrea esaten diote.

Duen kokapen estrategikoa dela-eta, Urdaibaiko estuarioaren eremu osoa ikusteko aukera ematen du.

Ekoetxea Urdaibaik guztiontzako moduko jarduera ugari eskaintzen ditu, baina, bereziki, txikienengan jartzen du arreta, familia-giroan gozatu ahal izateko tokiaz.

Zentroaren barrualdea irisgarria da mugikortasun murriztua dutenentzat.

Nola iritsi:

·Zentroak aparkalekua dauka, eta, bertan, mugikortasun murriztua dutenentzako bi toki daude. 

·Autobusa: Bizkaibusen Bilbo-Bermeo A3515 lineak geraleku bat dauka hurbil.

Ekoetxeari bisitarako informazio gehiago

Itzuli aurkibidera