Skip to main content

Ferrya

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean, itsasadarraren bi ertzak komunikatzen dituen itsas garraio-zerbitzu erregularra dago.

Ferryak Laida hondartzarekin lotzen ditu Mundaka (Txorrokopuntako kaia) eta Sukarrieta (Txatxarramendi uhartea eta Portuondoko pantalana). Geralekuok mapan adierazita daude, eta, izenaren gainean klikatuz gero, kokapenera joango zara zuzenean.

Ferryak arrapala dauka, eta, beraz, haur-kotxeak eta bizikletekin bidaiatu daiteke; alabaina, eskuineko ertzean, Laidan jaistean, 10-15 metro hondar egin behar dira oinez. Gurpildun aulkietarako, Mundakako geralekua bakarrik da irisgarria, itsasadarraren ezkerraldean.

Bi enpresak eskaintzen dute garraio-zerbitzua:

·    Izkira Urdaibai: informazio gehiago izateko, deitu 633 331230 telefono-zenbakira, edo klikatu hemen Izkiraren webera sartzeko.
·    Urdaibai boat: informazio gehiago izateko, deitu 688 771771 telefono-zenbakira, edo klikatu hemen urdaibai boataren webera sartzeko.

Enpresa horiek, halaber, beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzte, hala nola paseo turistiko eta geologikoak, hegazti-behaketa edo jarduera bereziak, mugikortasun murriztua dutenak ere aintzat hartuta, betiere Mundakako kaitik sartzen badira.

Itzuli aurkibidera