Hasierako pantailan, hizkuntza hautatzeko eta testuak une oro entzuteko aukera duzu (irakurketa-ezaugarriak erregulatuta).
MTii Laida-Laga mapa hau lau hizkuntzatan dago: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez, itzulpen profesionalekin.
Gidaren barruan bazaude, itzuli atzera edo klikatu aukeren ikurrari (hanburgesarena, pantaila honetan bertan, goian eskuinaldean, hiru lerro horizontal), eta, hortik, joan hizkuntzetara.
Mapan, puntuetan edo lerroetan klikatuz, identifikazioa agertuko da, eta, bertan, informaziorako estekak, aipatutako lau hizkuntzetan.