Skip to main content
2

Laga hondartza

Ikusi mapan

Ogoño lurmutur dotoreak babesten du itsasoari irekita dagoen dunadun hondartza basati hau. Hondartza isolatu honek 575 metroko luzera dauka.

Surfzale askok bisitatzen dute Laga kirol horretan aritzeko, eta txikienek surfean ikasteko eskola bat dago.

Taberna-jatetxea urte osoan egoten da zabalik, neguan txokolatea ogi txigortuarekin jateko aparta. Udan, hainbat txosna jartzen dituzte, eta eskaintza zabaltzen dute.

Laga uhin gogorrengatik da ezaguna: dibertigarria da bertan bainatzea, baina kontu handiz beti.

Laga hondartzak sei aparkaleku dauzka mugikortasun murriztua dutenentzat, baina parkineko zorua oso irregularra da. Hondartzara iristeko hiru maila daude, eta egurrezko arrapalak dutxetaraino iristen dira.

 

Urre-koloreko hondartza baten argazkia. Itsasoa erdian eta ezkerraldean, eta soka bidez lotutako egurrezko zutoinek babestutako duna-eremua eskuinaldean eta behean. Atzealdean, zuhaizti berdedun haitz harritsu handi bat.

 

Itzuli aurkibidera