Skip to main content

Laida-Laga, ikuspegi ederren ibilbidea

Ver sobre mapa

 

 satélite con la ruta superpuesta. Paisaje abrupto de verdes intensos, con playas de arena clara y la desembocadura de una ría, en la que se alternan arena, agua y marismas

 

 satélite con la ruta superpuesta. Paisaje abrupto de verdes intensos, con playas de arena clara y la desembocadura de una ría, en la que se alternan arena, agua y marismas

 

Ibarrangeluko Laida eta Laga hondartzen inguruko ibilbide hau sekulako leihoa da Urdaibaiko paisaia ikusteko. Bertatik, itsasadarraren bokalearen zortzi toki nabarmenenak ikusi eta identifikatu ahalko ditugu.

Bestetik, urrutiago dauden bi toki markatu ditugu, zonaldea ezagutzeko oso interesgarriak direlako. Gainera, erraz iristeko modukoak dira mugikortasun murriztua dutenentzat.

Mapan, hauek jaso ditugu: ibilbidea bera, hamar toki interesgarriak eta informazio osagarria.

Ibilbidea tarteen arabera bereizi dugu, irisgarritasunaren arabera, mapan kolore desberdinak erabiliz.

Norberaren ibilgailuan iritsiz gero, hobe da ibilbidea Laidan hastea, aparkatzeko tokirik erosoena delako eta bi tarteak hortik abiatzen direlako.

Lineako autobusean iritsiz gero, bost geraleku daude aukeran. Aukeratu aurretik “Proposatutako ibilbideak eta irisgarritasunaren deskribapena” ataleko informazioa irakurtzea gomendatzen dugu.

Ibilbidetik ikusten diren tokiak (informazioaren xede direnak) interes orokorrekoak dira, baina mugikortasun murriztua dutenentzat ez dute zertan erraz iristekoak izan. Urdaibai eremu malkartsua da; beraz, bertako lekuren bat bisitatu nahi baduzu eta desgaitasunen bat badago, aurretik turismo-bulegoarekin kontsultatzea komeni da.

Itzuli aurkibidera