Skip to main content
Círculo verde

Laidaren inguruko tartea

Ikusi mapan

 

Imagen que contiene ropa

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

 

IIbilbide hau Antzora izeneko zonatik igarotzen da.

1,14 kilometroko distantzia dauka (joanaldiak bakarrik). Zatirik handienean, laua da, eta desnibelak eskasak dira (horrelakoetan, arrapalak daude). Tartearen hegoaldean, azkenengo 200 metroek % 4ko malda daukate.

Ibilbidean, atsedenlekuak, komun publikoak eta zenbait taberna-jatetxe daude, batez ere udan egoten direnak zabalik.

 

- - - DESKRIBAPEN XEHEA IRUDIEKIN - - - 

P1 aparkalekuaren deskribapenean esaten den moduan, zintarriak saihesteko hobe da aparkalekuko bi muturretako edozeinetatik iristea espaloira.

Un camión en la carretera

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

Bestela, zintarriak edo gutxi beheratutako zintarriak daude, eta, gainera, aparkatutako autoek haietako bat blokeatzen dute maiz.

 

Ibilbidea xehetasunez deskribatzeko, bi zati bereiziko ditugu: P1 aparkalekuaren hegoaldekoa eta iparraldekoa.

- - -

P1 aparkalekuaren hegoaldeko zatia errepidearekin paralelo doa, eta, gehienbat, hormigoi inprimatuzkoa da; bestalde, egurrezko hesi batek mugatzen du itsasoaren aldean.



Azken bihurgunea baino lehen, autobus-geralekuaren ostean, hartxintxarra dago, eta, zoladura-aldaketan, zintarria. Zebra-bidera iristeko, bideratze podotaktila dago.

 

Bihurgunean, itzalpean, atsedenleku atsegin bat dago, ikuspegi zoragarriak dituena.


Un campo con árboles

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.
 

Atzean, 200 metroko igoera hasten da; % 4ko malda dauka, eta zorua asfaltozkoa du. 

Bidexka hori hartuta, ontziraleku txiki batera iritsiko zara, eta, bertan, berriro gozatuko duzu bista liluragarriez, baita egun euritsuetan ere. Tokia txikia da, eta maila bat dauka.



Vista de cerca de un puente sobre un cuerpo de agua

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

Hor ez dago bankurik, baina bide erdian bi daude, antzinako behatoki batean.

- - -

P1 aparkalekuaren iparraldeko zatia espaloi batean hasten da. Askotan, ordea, taberna-jatetxeko terrazak hartzen du tokia, eta, beraz, ohikoa da galtzadatik ibiltzea (eraikinetara eta zerbitzuetara iristeko errepidea da). Galtzadara iristeko, arrapala bat dago.



Gero, zorua harri lauzkoa da, eta han-hemen balizak daude.

Imagen que contiene exterior, edificio, agua, piedra

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

Imagen que contiene exterior, tablero, parque, hombre

El contenido generado por IA puede ser incorrecto. 
 

 Imagen que contiene exterior, edificio, pasto, pequeño

El contenido generado por IA puede ser incorrecto.

Itzuli aurkibidera