55 metroko luzera duen hondartza txiki honek lagundutako bainua eskaintzen du. Bizkaiko Foru Aldundiak zortzi hondartzatan eskaintzen du zerbitzua, erabiltzaile guztiek gozatu ahal izan dezaten itsasoan bainua hartzeaz, mugikortasunean eta autonomia pertsonalean mugak eduki arren.
Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean ematen da zerbitzua, eta bainatzeko laguntza pertsonala nahiz material-mailegua biltzen ditu (azken hori autonomia nahikoa edukita laguntza-materiala besterik behar ez dutenentzat: hurbiltzeko aulkiak, garabiak, taka-takak, makuluak, txalekoak eta abar).
Lagundutako bainu-zerbitzua erabiltzeko, hitzordua eskatu besterik ez duzu egin behar, webgunearen bidez edo 670391168 telefono-zenbakira deituta.