Parke honetan, 25 landare-espezie behatu ahalko dituzu, zeinetarik asko ohikoak baitira artadi kantauriarrean, hala nola arteak, ereinotzak eta gurbitzak, eskualdeko ale bakarrak horiek.
Txatxarramendiko artadia Urdaibaiko artadi-masa urtetsuenetako bat da; izan ere, Txatxarramendi hotela egon zeneko garaian, zainketa ugari jaso zituen, eta baita gerora ere, aldizka mantentze-lanak egiten dizkiote-eta.
Paisaia interpretatzeko plakek eta taulek identifikazioan lagunduko dizute.