Herritarren eta zenbait erakunderen laguntzari esker, Karmengo Ama Birjinaren oroitarri hau eraiki zen. Irudia Ricardo Iñurriarena da, eta 1950eko abuztuaren 27an inauguratu zen.
Karmengo Ama BirjinaXIX. mendearen erdialdetik aurrera hasten da garrantzia izaten Santurtziko Kontzejuan.
Sestaoko Karmengo Komentuan nahita eragindako sute baten ondorioz, santuen irudiak Galindo ibaira bota zituzten. Santurtziko arrantzaleek bi traineru osatu eta itsasadarretik arraun eginez Karmengo Ama Birjinaren irudia eskuratu ahal izan zuten. Gero, Santurtzira eraman zuten, eta San Jorge Elizan egon zen, 1932ko sutean desagertu zen arte. Orduan, desagertutakoaren ordez gaur egungo irudia jarri zuten. 1907an, Pio X.a Aita Santuak Santurtziko patroi izendatu zuen Karmengo Ama Birjina. Izendapen horrek poz handia sortu zuen herrian, eta jai hori handitasunez ospatu zen. Orduz geroztik, beste hainbat kostaldeko herritan bezalaxe, Karmenen Itsas Prozesioa egiten hasi zen.
Hamar egunetan Santurtzi jaietarako janzten da. 100dik gora ekitaldi egiten dira jaietan, eta herria kolore bereziz eta algaraz betetzen da.