Santurtziren ondoko herriak XX. mendearen hasieran ikaragarri hazi baziren ere, gure herriak denbora luzea behar izan zuen hazkuntza erritmo horri jarraitzeko, eta, garai hartan, bizitegi gisa erabiltzen zen, hoteltxo eta txalet ugari baitzituen. XIX.mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako jauntxo arkitektura –Campo Grandekoa eta Peñotakoa– desagertzen joan zen, Santurtziko Mamariga eta Kabiezes auzoetako jauregiak desagertu ziren bezalaxe.
Bada oraindik halere garai hartako lekukotza nabarmena eskaintzen duen hainbat eraikuntza, gure herrixka klase aberatsen helburu turistikoa izan zenekoa, bertako udalki eder eta atseginak erakarrita Kantaurikoko uraren mesedeaz gozatzera etorriak.
Oriol Jauregia Santurtzin oraindik jasotzen den egoitza mota honen eredu adierazgarria da.Abrako badiaren gaineko talaia batean dago, eta 1902koa da. Estilo eklektikoa du, erromantizismoaren eta Ingalaterrako estiloaren eragina du. Ez da inor bizi izan denbora luzean, baina berreraiki eta egokitu egin da, hotela izateko.