Skip to main content
16

18. Serantes mendia

Ikusi mapan

Serantes mendia (451m) Abraren eta Bilboko portuko sarreraren zelatari-postu bikaina dugu. Horregatik, zaintza eta babeserako eraikin militarrak bertan instalatzeko erabili izan dute.

Gotorleku-sistemaren bi elementu nagusiak Serantesko gotorlekua eta tontorreko dorrea dira, monumentu-multzoaren kategorian Kultura Ondasun izendatuak.

Babesteko  elementu nagusiak bi dira: Seranteseko gotorlekua eta tontorreko dorrea.

Karlisten erasoak saihesteko eraiki zuten lehena dorrea izan zen eta 1881ean bukatu zituzten lanak. Harlanduzko talaia da, lau angeluko oinplanokoa, bi solairu dituena. Horretaz gain, estalkia ere badu, jagole-postutzat erabiltzen zena, eta alboetan garitoiak zituena.

Goiko aldetik Nerbioi itsasadarraren albo biak, Oiz eta Sollube mendiak, Durangaldeako haitzak eta, egun argitan, Billano lurmuturra kontrolatzen zituzten. Duela gutxi zaharberritu den eraikin hori bisitatu daiteke.

Gotorlekua 1882an eraiki zuten, Bilboko itsasadarra babesteko sistema berrantolatzen zuten bitartean. Pentagono irregular formako oinplanoa du, 8500 m2 inguruko azalerarekin.

Gerora, kostako bateriak instalatu zituzten El Mazo eta Los Llanos aldeetan. Bateria horiek jarri zituzten 1898ko apirilaren 25ean Amerikako Estatu Batuek Espainiaren aurkako gerrari ekin ziotelako, Kubako independentzia-gerra bete-betean Habanako badian estatubatuarren ”Maine” ontzi korazatuan leherketa misteriotsua  gertatu eta gero. Espainiar militarrek, estatubatuarrek penintsula inbadituko zuten beldurraz, Kantauriko kostaldearen zati gehiena gotortu zuten.

Lehenago ere beste defentsa-instalazio batzuk egon ziren bertan, esate baterako Felipe V.aren garaian, Ondorengotza Gerratean (1701-1713) instalatu zirenak. 

XIX. mendetik Serantes mendian, erromeria tradizional hau egiten da pazko astelehenez.  Bere izena “cornite” izeneko opiletik hartzen du. Opil hori borobilez eginda dago eta barruan txorizoa eta arrautza egosia ditu.

Santurtziko Nordic Walking Guneak Serantes Mendia barne hartzen du. Turismo bulegoak Serantes mendiaren magaletan 38 kms batzen dituzten eta ikuspegi ezinhobeak eskeintzen dituzten maila desberdineko ibilbideak eskeintzen ditu. 

Dorrearen berritze-lanak bukatutakoan, bisita gidatuak antolatu dira, eraikin gotorlekuak eta mendiaren ingurune naturala ezagutzeko.

Itzuli aurkibidera